Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jo duelakoan

2008ko urtarrilaren 18a
16:29
Entzun
27 urteko gizon bat atxilotu dute udaltzainek gaur Gasteizen, ustez bikotekidea eta honen ahizpa jo dituelako. Bikotekideak ez dio salaketarik jarri, baina atxilotu egin dute.

03:00ak aldera Gorbeia eta Bastiturri kaleetan zaintzan zebiltzan udaltzainek gizon bat atzeman dute emakume baten gainean zegoela. Mugitu ezinda zeukan eta jotzeko asmoa azaltzen zuen. Beste emakumea ustezko erasotzailea geratzen ari zen.

Bikotekideak zauriak zituen aurpegian; honen ahizpak, berriz, gizonezkoak eskumuturrean kosk egin diola eta hanka batean mina duela esan die udaltzainei. Biak Santiago erietxera eraman dituzte.

Gizonezko bat salatu dute Gasteizen

23 urteko gizon bati salaketa jarri diote Gasteizko udaltzainek, ustezbikotekidearen kontrako ohiko eraso fisikoak eta psikikoak egin dituelako. Duela urte batzuetatik hona irainak eta kontrol handia jasan duela salatu du emakumeak.

Berak eta haren familiako bi kidek mehatxuak eta eraso fisikoak jasan dituela adierazi du emakumeak, eta elkarrekin bizi zirenetik gehiago izan omen dira. Pasa den abenduaren 22an eten zuten harremana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.