Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emazteari 30 urtean tratu txarrak eragin dizkiolakoan

2009ko urtarrilaren 26a
14:25
Entzun
Gasteizko udaltzainek 54 urteko gizonezko bat atzeman dute, emazteari 30 urtean tratu txar fisikoak eta psikologikoak eragin dizkiola leporatuta. Emazteak berak eta bien bi alabek sartu zuten haren kontrako salaketa, lehengo larunbatean.

Parte sartu eta gutxira Udaltzaingora deitu zuten hiru emakumeek, gizonezkoa berriro saiatu zelakoan emaztea jotzen. Familiaren etxean atxilotu zuten ustezko erasotzailea.

Bizkaian beste hiru gizonezko atxilotu dituzte asteburuan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita: Bilbon -44 urtekoa-, Gernika-Lumon -35ekoa- eta Lekeition -26koa-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.