Joan den larunbatean sexu eraso bat salatu zuten Bilboko BBK Live jaialdian. Udaleko iturriek baieztatu dutenez, udaltzaingoak 19 urteko gizon bat atxilotu zuen, emakume bati eraso egitea egotzita.
Kontzertu batean zeudela sexu ukituak egin zizkion emakumeari. Epailearen aurrera eraman zuten gizona, eta aske dago epaiketa zain.