Gizon bat espetxeratu dute, Aiaran emakume bat bortxatzea leporatuta

2010eko abenduaren 7a
14:26
Entzun
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen igandean Aiaran, emakume bat -senidea- bortxatzea leporatuta. Espetxean sartu dute, askatasun sexualaren aurkako delitu batengatik.

Ertzaintzak igandean 05:30ak aldera jakin zuen emakume batek senide baten ustezko sexu erasoa jaso zuela. Anbulantzia bat joan zen biktima zegoen etxera eta Galdakaoko Ospitalera eraman zuen arta zezaten.

Iturri ofizialen arabera, laneguna bukatu ondoren koinatuak etxera eramango zuela esan zion emakumeari. Hala ere, bidean pixka bat desbideratu eta autoa gelditu zuen, eta dirudienez han bertan bortxatu zuen. Biktimak autotik alde egitea lortu zuen eta ezkutatu egin zen gizona handik joan zen arte. Ondoren ibiltzen hasi zen, gidari batek aurkitu eta senide baten etxera eraman zuen.

Ustezko erasoaren egilea -32 urteko gizon bat- bere etxebizitzan aurkitu zuten igande goizeko zazpiak aldera eta atxilotu egin zuten. Astelehenean Amurrioko Epaitegiak hura espetxeratzeko agindua eman zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.