33 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo gauean Ertzaintzak Donostian, bere bikotekide ohiarengana hurbiltzeko debekua urratu zuelako. Gainera, atxilotzea joan zirenean gezurrezko pistola batekin egin zien mehatxu.
Atzo gauean, hamaika eta erdial aldera, Eustasio Amilibia kaleko ostatu batetik deitu zien emakume batek, tratu txarrak eman ohi zizkion bikotekide izandako gizonezkoa han zebilela agertuz. Gizonezkoak urruntze agindua zuela erantsi zuen.
Hara joan zirenean, 33 urteko gizon gaztea aurkitu zuten, eta bikotekide ohiarengana 300 metro baino gutxiagora hurbiltzeko debekua urratu zuela frogatu zuten. Ondorioz, atxilotzen hasi ziren, baina gizonezkoak ihes egin zuen lasterka. Atzetik jarraitu zioten ertzainek, eta bat-batean, gizonak gezurrezko pistola bat atera zuen patrikatik eta mehatxu egin zien. Hala ere, ertzainak gainera joan zitzaizkion eta atxilotu egin zuten.
Gizon gazte bat atxilotu dute Donostian urruntze agindua urratzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu