57 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizean Bilboko Deustu auzoan Ertzaintzak, alabari tratu txarrak ematea leporatuta. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, alabaren deia jaso zuten, aitak jipoiaeman ziola esanez. Ohetik atera, iletik tiraka arrastaka sukaldera eraman eta han jo egin zuela esan zien ertzainei.
Emakumezkoak esandako lekura joan zirenean, aita eta alaba biak aurkitu zituzten. Alaba jo zuela aitortu zuen gizonezkoak, eta, gainera, hiltzeko mehatxua egin zion ertzainen aurrean. Herrizango Sailaren arabera, urradura eta ubeldu ugari zituen neskak aurpegian, eta, gainera, ile xerloak erortzen zitzaizkion ukitu hutsarekin. Halako jipoiak lehenago ere jaso zituela agertu zien ertzainei alabak.
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon alaba jipoitzea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu