Ertzainek 75 urteko gizonezko bat -L.G.G.- atxilotu zuten atzo arratsaldean Bilbon, beste gizonezko bati hainbat labankada ematea egotzita. Bi ebaki eragin zizkion, bata ezker masailean eta bestea lepoaren ezkerraldean, eta osasun langileek artatu eta ospitalera eraman zuten.
Hurtado Amezaga kalean izan zen gertaera, Abandoko tren geltokiaren ondoko ostalaritza establezimendu baten kanpoaldean. Ertzaintzak esan duenez, biktima lokal barruan zegoen, mahai baten ondoan eserita eta hitz gurutzatuetan jolasten, eta, bBat-batean, beste gizozonezkoak, "hitz erdirik ere egin gabe, hainbat labankada eman zizkion aurpegian eta lepoaren inguruan".
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, beste bati labankadak ematea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu