39 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Gasteizko Udaltzaingoak, emazteari eraso egin eta atzetik jarraitzea egotzita. Gasteizko Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, goizaldeko hiruretan dei bat jaso dute larrialdi zerbitzuek, Aranbizkarra auzoan izan den eraso baten berri emateko.
Gizonak eraso egin dio, eta etxebizitzatik ihes egin du emakumeak. Emakumeari atzetik jarraitu dio gizonak. Etxean gelditu dira haien hiru semeak. Ez zen gizonak emakumeari erasotzen zion lehen aldia, emakumeak, haren seme batek eta zenbait lekukok Poliziari jakinarazi diotenez. Atxilotu egin dute gizonezkoa, eta gaur eramango dute epailearen aurrera.