Gizonezko bat atxilotu dute Hondarribian, bikotekideari eraso egitea egotzita

2009ko irailaren 1a
14:58
Entzun
Ertzaintzak 44 urteko gizonezko bat atxilotu du Hondarribian (Gipuzkoa), neska-lagunari eraso egin diolakoan. Atzo izan zen gertaera, 20:30ak aldera, herriko kanpin batean, eta gizonezkoak bikotekidea zartaginarekin eta labanarekin mehatxatu ere egin zuela jakinarazi du gaur Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.

Beste gizonezko bat tartean sartu zela dio sailak, eta orduan geratu zela ustezko erasotzailea.

Emakumezkoa bost urteko ume batekin zegoen une hartan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.