Foruzaingoak 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuen asteazkenean Mendabian (Nafarroa), bikotekideari eraso egitea leporatuta. Goizaldean atxilotu zuten. Atxilotuak aurrekariak ditu genero bortxagatik.
Bi atxilotu, urruntze agindua urratzeagatik
Gauean, 52 urteko gizonezko bat atxilotu zuten foruzainek, urruntze agindua hausteagatik. Bikotekide ohiaren etxera joan zen gizona, eta bertara joan ziren poliziak, "eztabaida" baten berri izan zutelako. Poliziek urruntze agindua duela gogorarazi zioten, baina kasurik ez zien egin gizonak, eta atxilo eraman zuten.
Beste gizon bat ere atxilotu du Foruzaingoak arrazoi horregatik. Oliten (Nafarroa) atxilotu dute 22 urteko gizon bat, bikotekide ohiarengana eta haren lagunengana hurbildu denean. Urruntze agindua dauka ezarrita gizonak.