Gizonezko bat atxilotu dute Tuteran, sexu erasoa egin izanaz akusatuta

2009ko otsailaren 4a
19:17
Entzun
Espainiako Poliziak M.A.P. 36 urteko gizonezkoa atxilotu du gaur Tuteran (Nafarroa). Emakume bati duela lau hilabete sexu erasoa egin izanaz akusatuta atxilotu dute, joan den aste hondarrean emakumeak harekin topo egindakoan hura atxilotzeko hainbat argibide eman ondotik. Gizonezkoa epailearen esku jarri dute.

Emakumearen hitzetan, gizonak bortxatu egin zuen, iazko irailaren 17an. Azaldu duenez, egun hartan, arratsaldez, geltoki intermodalaren ingurutik ibilki zela, gizonezko bat agertu zitzaion, eta lurrera bota ondoren, eta bere erresistentzia gaindituta, bortxatu egin zuen. Gainera, 50 euroko billete bat kendu ziola salatu zuen emakumeak. Mediku zerbitzuek artatu eta gero, deklaratu zuen, eta erasotzailearen ezaugarriak deskribatu zituen. Baina ordu hartan ez zuten hura identifikatzerik izan.

Alabaina, joan den larunbatean, 091 telefonora (Espainiako Poliziarena) deitu zuen emakumea, gertuko kale batean gizona ezagutu zuela esanez. Poliziak gizonezkoa identifikatu eta atxilotu egin zuen handik gutxira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.