Gizonezko batek hainbat tiro egin ditu bart Murtziako (Espainia) Moratalla herriko osasun zentro batean, eta bi lagun zauritu ditu. Zaurituetako bat medikua da. Oso larri dago, lau tiro jaso baititu buruan eta bularrean.
Espainiako Gobernuak Murtzian duen ordezkaritzak ohar batean azaldu duenez, ustezko erasotzailea 74 urteko taxista erretiratu bat da. Udaltzainek gero atxilotu dute.
Guardia Zibilaren lehen ikerketen arabera, gizonezkoa Moratallako osasun zentrora joan zen atzo arratsaldean, osasun arazo bat tarteko. Ondoren, Caravaca de la Cruz herriko osasun zentrora joan zen, ez baitzegoen ados eman zioten tratuarekin.
Moratallara bueltan, osasun zentrora joan zen berriro, pistola bat eskuan, eta tiro egin zuen emakumezko mediku baten eta anbulantzia gidari baten aurka.
Gizonezko batek bi lagun zauritu ditu tiroz Espainian, osasun zentro batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu