Atzodanik etxetik falta den 63 urteko gizonezko baten bila dabiltza Lagran inguruan, Araban. Desagertutako gizonezkoa espainiarra da, San Vicente de la Sonsierrakoa ( La Rioja), Arabako mugatik hurbilekoa. Hain zuzen ere, mendi buelta bat ematera zihoala esanda atera zen atzo etxetik, eta gauean, hamaiketan, oraindik itzuli ez zela-eta kezkatuta, eman zuten larrialdi abisua senideek.
Gaur goizean haren autoa Lagran inguruan aurkitu dute, basoko pista baten alboan. Ondorioz, han ari dira bilaketa lanetan. Ertzaintzaren helikoptero bat, Guardia Zibilaren beste bat, ertzainak, Arabako Diputazioko mendi zaindariak eta txakurrekin ibiltzen den talde bat ari dira bilaketa lanetan, Jaurlaritzako larrialditako zerbitzuak gidatuta.
Gizonezko baten bila dabiltza Lagran inguruan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu