Goirizelaia: "Batasunaren helburuak defenditzen dituena atxilotua izan daiteke"

2007ko urriaren 16a
13:43
Entzun
Jone Goirizelaia abokatuak kritikatu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak Batasunaren kontra daraman irizidearekin. "Izan ere, Batasunaren helburuak defenditzen dituena edo horiekin bat egiten duena atxilotua izan daiteke. Konponbidea autodeterminazio eskubidetik etor daiteke, eta hori planteatzen duen oro ikusmiran jartzen du Espainiako Estatuak, honi ez zaiolako interesatzen bide horretatik etor daitekeen irtenbiderik".

PSOEri leporatu dio estrategiari hori. "Kriminalizazio prozesuaren barruan ezker abertzalearen kontrako jazarpena, errepresioa eta erasoa burutzen ari da, eta hor kokatu behar dira azken atxiloketak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.