Gorteetako bozetara deitzeko dekretua sinatu du Espainiako Erregeak

2016ko maiatzaren 3a
12:07
Entzun

Ofiziala da: Espainiako Erregeak Diputatuen Kongresua eta Senatua desegin ditu, eta ekainaren 26an egingo dira hauteskundeak. Felipe VI.ak gaur sinatu du dekretua, eta, haren arabera, uztailaren 19an osatuko dira Gorte berriak.

Hauteskundeak gobernuak iragarri beharrean erregeak iragartzen dituen aurreneko aldia da Espainian. Izan ere, funtzioetan dagoen gobernuburak ez du horretarako eskumenik. Lehen aldia da Espainian gobernua osatu ezinik hauteskundeak bigarren aldiz egiten direla ere.

Espainiako Konstituzioko 99.5 artikuluari jarraituz iragarri ditu bozak erregeak. Artikulu horrek dio inbestidurako bozketa aurreneko aldiz egiten denetik bi hilabete pasatzen direnean gehiengoa lortzen duen hautagairik topatu ez bada Gorteak desegin eta hauteskundeetara deitu behar dela.

Apirilaren 26an esan zion Patxi Lopez Kongresuko lehendakariak erregeari ez zegoela hautagairik. Eta, ordudanik, hauteskundeetara begira daude alderdiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.