Greenpeacek Garoña ixteko eskatu du

2009ko apirilaren 24a
13:34
Entzun
Greenpeace talde ekologistak Espainiako Gobernuari Garoña ixteko galdegin dio, hilabete batean hiru ezbehar izan ondoren.

Greenpeacek gogorarazi du iragan apìrilaren 6an Garoñako zentrala berriz ere gelditu behar izan zutela, zentraleko segurtasun maskor batean izandako matxura baten ondorioz. Era berean, martxoan transformadore elektriko batean leherketa bat izan zela eta sutea piztu zela adierazi du.

Talde ekologistaren ustez, "ezbehar horiek zentralaren segurtasun eza agerian uzten dute". Beraz, Garoñako zentrala ixteko erabakia gehiago ez atzeratzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Ekologistak Martxan taldeak ere bere egin du Garoña ixteko eskaera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.