Greenpeacek Gipuzkoan egin behar diren errauste planten proiektua geldiarazteko eskatu du

2004ko uztailaren 5a
18:33
Entzun
Greenpeace talde ekologistak eskatu du Gipuzkoan egiteke dauden bi errauste planten proiektuak geldiarazteko. Talde ekologistaren ustez, "kontaminazio arriskua altua" dago errauste planta horiek egiten badira. Errauste planta horietako bat Txingudin jarriko da eta bestearen eraikitze gunea uztailaren 19an erabakiko da.

Greenpeacerentzat, errauste planta bi horiek Madrilgo Valdemingomez errauste plantak eragiten dituen arazo berak eragingo dituzte. Izan ere, Valdemingomez errauste plantaren kontra Madrilgo Ingurugiro Fiskaltzak salaketa ipini du. Honek, Greenpeacek dioenez, "zabor errauste planten ondorioz kontaminazioa egoteko dagoen arrisku altua berriz ere nabarmentzen du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.