Guardia Zibilaren zantzu «erabat objektiboak» eta irakurketa «logikoak

2008ko ekainaren 17a
09:47
Entzun
I. Murua Uria

Fiskalak hala eskatuta, Guardia Zib ileko Informazio Zerbitzuek lana nola egiten duten azaldu zuen perituetako batek, EHAKri buruzko txostenak egin dituen guardia zibil taldeko arduradunak, power point programaren bidez epaimahaiari erakutsitako eskema batzuen laguntzarekin.

«Nor gara?» izenburua zuen horma-irudia baliatuta, Guardia Zibileko Informazio Zerbitzuetan lan egiten duten guztiak «informazioaren espezialistak» direla azaldu zuen, Guardia Zibilaren Akademian «inteligentzia zikloetan» ikasitakoak. «Analisi iraunkorreko prozesuak» dituzte metodo nagusi -«batidora esaten diogu»-, eta erabakiak «eztabaidaren bitartez» hartzen dituzte: «Inork ez du arrazoi». Datuak aztertu ondoren, «zantzu erabat objektiboetara» ailegatzen dira, eta, gero, «logikan eta eskarmentuan» oinarritutako irakurketa egiten dute. Perituaren arabera, Israelgo informazio zerbitzuen (Mossad) oso antzera jokatzen dute Guardia Zibileko Informazio Zerbitzuetakoek.

EHAKri buruzko ikerketan 28 guardia zibilek parte hartu zutela eta, besteak beste, 12.000 dokumentu eta 594 kontu korronte aztertu dituztela azaldu zuen. Eta, eskura duten informazio zabalaren erakusgarri, Aukera Guztiak hautes elkartea hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko abala eman zuten milaka herritarren sinadurak ere aztertuta dituztela esan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.