Berlinen atzo kataluniarrek erabakitzeko eskubidearen aldeko giza dorrea egin zuten. Euskal herritarrak ere ez ziren atzean geratu, eta leku berean giza katea egin zuten. Arantxa Alduntzin Gorritik bidali ditu argazkiak BERRIAra, eta horietako batean Pep Guardiola futbol entrenatzailea eta futbol jokalari ohia Gure Esku Dagoren kartel batekin agertzen da.
Pep Guardiola atzo Berlinen @GureEskuDago-ren kartelarekin http://t.co/Iu2ZwOHoav#GureEskuDago#BasquesDecidepic.twitter.com/EtCtm6kGLU
— Berria.info (@berria) June 9, 2014
Giza dorrera hurbildu zen Guardiola, eta han atera zioten argazkia kartelarekin. BERRIAk gaur goizean sare sozialetan atera du Alduntzinen argazkia, eta berehala zabaldu da. Hiru ordu baino gutxiagoan Twitterren 200 aldiz bertxiotu dute argazkia zeraman txioa eta 80k baino gehiago aukeratu dute gustokoenetako bat bezala. Facebooken ere 150 aldiz baino gehiago elkarbanatu dute eta 120 aldiz baino gehiagotan eman diote erabiltzaileek Atsegin dut aukerari.