"Tentsioa, bihar 21:30etik aurrera, beroketa ariketak hasitakoan. Orain, lasaitu daitezela". Hala esan du Pep Guardiola Bartzelonako entrenatzaileak gaur bere jokalariez, "emozio karga handia" daramatelako denboraldiaren bukaera honetan -Espainiako Liga irabaztear dira eta hilaren 27an Txapeldunen Ligako finala jokatuko dute-.
Bartzelona bihar goizean joango da Valentziara, hegazkinez. Finala 22:00etan hasiko da. "Nahiago dut jokalariak patxada horrekin joaten badira, ondo janda, euren jendearekin egonda".
Bere ekipoak Espainiako Kopa irabazi gabe 11 urte daramatzala gogoratu du Guardiolak, "eta hori asko da".
Guardiola: "Tentsioa, bihartik; orain, lasaitu daitezela"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu