Gureak Taldeak 5,7 milioi euro irabazi zituen iaz, 2010ean baino %12 gutxiago

2012ko maiatzaren 31
13:15
Entzun

Gureak Taldeak irabaziak izan zituen iaz ere, aurreko urtekoak baino txikiagoak izanda ere. 5,7 milioi euro irabazi zituen iaz, 2010ean baino %12 gutxiago. 

Langileei dagokionean, Gureak-ek 4.286 langilerekin amaitu zuen 2011. urtea, 2010ean baino 230 gehiagorekin. Enpresak diru laguntza zuzenekiko duen mendekotasuna gero eta txikiagoa da —sarreren %20 inguru dira diru laguntza zuzenak—.

Gureak Taldeko langileen %85ek ezintasunen bat dute. Fakturazioa ehun milioi eurokoa izan da, 23.500 euro langileko.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.