Gutxienez 37 hildako eta dozenaka zauritu utzi ditu ezezagun batzuek prozesio musulman xiita baten aurka egin duten erasoan, Pakistan hegoekialdean dagoen Quetta hirian. Hiri horretan agintariek kida egoera jazarri dute erasoa gertatu eta berehala. Polizien susmoen arabera, erasoaren egileak Lashkar-e-Jhangvi talde islamiko sunitako kideak izan daitezke. Iaz, talde horrek meskita xiita baten aurkako erasoa egin zuen, 48 pertsona hilez.
Pakistango agintariak segurtasun neurriak areagotu zituzten xiiten egutegian prozesiorik esanguratsuena den honetan. VII. mendeko Huseinen martirioa gogoratzen dute egun honetan, Mahomaren biloba zena.
Erasoa Pakistanen
Gutxienez 37 lagun hil dira prozesio xiita baten aurkako erasoan Pakistanen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu