Atzoko moduan, Kairon gaur ere bete egin da Tahrir plaza konstituzio berrian armadari eman nahi dioten gehiegizko boterea salatzeko, eta istiluak izan dire protestagile eta polizien artean. 81 lagun zauritu dira horietan gutxienez, eta Hisham Shiha Osasun ministroak esan du "protestagileek segurtasun indarretako kideei egindako erasoen ondorio" izan direla. Lekukoek, ordea, borroka poliziek hasi dutela esan dute. 81 zaurituetatik 36 ospitalera eraman dituzte, eta 15 ospitaleratuta geratu dira. Beste 45 lekuan bertan artatu dituzte, hausturak eta nigarran eragiteko gasek itolarria eraginda. Poliziak kontrolpean hartu du Tahrir plaza, baina iluntzean oraindik istiluak baziren eta auto bat sutan zen.
Gutxienez 81 protestagile zauritu dituzte gaur Kairoko Tahrir plazan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu