Habeas Corpusa ukatu diete aste honetan atxilotutako zortzi lagunei

2010eko abenduaren 18a
13:58
Entzun
Torturak ekiditeko aste honetan atxilotutako zortzi lagunen abokatuek Habeas Corpusa eskatu dute, hau da, atxilotuak epailearen aurrera berehala pasatzea eskatu dute. Espainiako Audentzia Nazionalak ukatu egin du, ordea, eskaera.

Horrez gain, atxilotuek torturarik ez jasatzeko protokoloa ere eskatu dute, baina, ez dute inolako erantzunik jaso. Hiru neurri eskatu dituzte: Atxiloketa aldian konfiantzazko medikuaren bisitak izatea, atxiloketa une guztia bideokameraz grabatua izatea eta bere senideek atxilotua non dagoen eta nola dagoen jakin dezatela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.