Hainbat alderditako ordezkariek parte hartuko dute 18/98+ lantaldearen agerraldian

2007ko abenduaren 20a
10:08
Entzun
Auzi politikoak salatzeko 18/98+ lantaldeak agerraldia egingo du gaur Bilbon, Espainiako Auzitegi Nazionalak atzo emandako epaiaren balorazioa egiteko. Agerraldi horretan hainbat alderdi eta sindikatutako ordezkariak izango direla aurreratu dute, hala nola, EAJ, EA, EB, Aralar, ELA eta LABekoak. Era berean, gizarte eta kultur arloko jende ezagunak parte hartuko du. 11:30ean izango da agerraldia, Carlton hotelean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.