BEC-eko ekitaldia

Hainbat eragilek atxikimendua agertu diote bihar BEC-en egingo den ekitaldiari

2006ko urtarrilaren 20a
18:44
Entzun
Hainbat eragilek bat egin dute herritar talde batek bihar BEC-en inguruetan ekitaldi politikoa egiteko egin duten deialdiarekin. ELA, LAB, AB, Elkarri, Zutik, EHNE-ELB, ESK eta EA Barakaldon izango dira bihar eskubide zibil eta politikoen aldeko ekitaldian parte hartzeko.

Espainiako Auzitegi Nazionalaren jarrera salatu nahi du, besteak beste, ELA sindikatuak. Hori dela eta bihar egingo den eskubide zibil eta politikoen aldekop ekimena babestuko du. Era berean, LAB sindikatuak ere agertu du bere atxikimendua eta bihar Barakaldora gerturatzeko deia luzatu die sindikatuko kideei. LABek pertsonen eskubideen alde "guztien ardura eta konpromisoa" beharrezkoa dela azpimarratu du. EHNE-ELB nekazaritza sindikatuek ere babesa eskaini diote biharko ekitaldiari. Bi sindikatuek agertu dutenez, "ez dute inondik inora ulertzen urtarrilaren 21erako Barakaldoko BEC-en deitutako ekitaldiaren debekua".EHNE eta ELBeko ordezkariak, beraz, Barakaldora hurbilduko dira bihar.

AB Abertzaleen Batasunak gogor salatu ditu "Batasunaren ilegalizazioaren berrestea eta Barakaldon egin asmo zuen ekitaldiaren debekatzea". ABren iritziz "ezberdintasun ideologikoez gaindiko interes filosofiko eta politiko batek bultzatzen du jendarte zibila BEC-en larunbateko deialdiari erantzutera". EAk ere agertu dio atxikimendua bihar egingo den eskubide zibil eta politikoen aldeko ekitaldiari eta alderdiko ordezkaritza bat bertan izango del jakinarazi du.

Zutikek ere bidaliko du ordezkaritza, bihar, BEC-era. Modu horretan, "eskubide politikoen aurkako errepresioa jasan dutenei elkartasuna agertu nahi du. Elkarrik ere agertu du bere babesa: "Hiritar guztiek ekitaldi publikoak deitzeko duten eskubideari sostengua ematen diogu". Bestetik, ESKek Batasunak bizi duen eskubide politikoen aurkako errepresioren kontrako elkartasuna agertu du. ESKko ordezkariak BECen izango dira bihar herritar talde batek egin duen deialdiari erantzuna emateko.

Bihar Barakaldon egongo dela esan du Batasunak ere. Baina azpimarratu du ez dela euren ekitaldia izango. Joseba Alvarez Batasuneko Mahai Nazionaleko kideak azaldu duenez biharkoak ez du ordezkatuko Batasunak Bide eginez barne prozesua ixteko egin nahi zuten ekitaldia ordezkatuko: "Biharko ekitaldiak ez du horrekin zerikusirik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.