Haizeak botatako teila batek buruan jo, eta 85 urteko gizon bat zauritu zen atzo Gasteizen.Herrandarren Kalean. Osakidetzak berri eman duenez, burezurrean zauria eragin zion teilak, eta Santiago Ospitaleko Neurozirugia zerbitzuan dago ingresatuta. Egonkor dago.
Gasteizkoa ez da azken orduetan haizeak eragindako ezbehar bakarra .Zornotzan (Bizkaia), 2.800 herritar argindarrik gabe gelditu ziren atzo iluntzean, zuhaitz bat argindar kablearen gainera erori zelako. Loiuko aireportuan, berriz, sei hegaldi bertan behera utzi zituzten, eta beste lau Forondara desbideratu zituzten.
Haizeak botatako teila batek gizon bat zauritu du Gasteizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu