Gutxienez hamabi ekintzaile taliban eta soldadu estatubatuar bat hil dira Afganistango klinika batean izandako liskarretan, NATOren arabera. ISAF nazioarteko indarren misioko iturriek adierazi dutenez, Afganistago segurtasun indarrak atzo sartu ziren osasun zentrora bertan zegoen ustezko ekintzaile
bat atxilotzera.
Eraikinean sartzean Afganistango soldaduak eraso egin zioten eta atzerriko tropei laguntza eskatu ziotela jakinarazi dute. NATOren arabera, klinikaren barruan talibanak soilik zeudela frogatu zutenean helikoptero batek osasun egoitzari eraso egin zion.
Hauteskundeak Afganistanen
Pasa den ostegunean Afganistango presidentetzarako bozak egin zituzten. Orain arteko emaitza ofizialen arabera, Hamid Karzai egungo estatu buruak botoen %44,8a lortu du %17,2a zenbatuta dagoenean. Abdula Abdula Atzerri ministro ohiari hamar puntuko aldea ateratzen dio.
Hamabi ekintzaile hil dituzte Afganistanen, NATOren arabera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu