Iñaki Galdos Hamaikabat (H1!)alderdiko presidenteak gaur esan du euren ustez ezker abertzaleak "zorionez" parte hartuko duela 2011ko udal eta foru hauteskundeetan. "Ez da intuizioa soilik, sinismena ere bai". Ondorioz, euskal gizartea "garai berri baten atarian" dagoela adierazi du Galdosek. "Eta prest egon behar dugu horretarako".
Aitortu du ez dakiela zer eratan izango den bozetan ezker abertzalea, "baina nabarmena da EArekin elkarlanean ari dela". Baina H1!-eko arduradunak "zeharo harrituta" daude elkarlan mota horrekin, "kontua ez delako mugatzen arlo nazionalera soilik, gai sozialetara eta azpiegituretara ere zabaldu dutelako, eta EAko jende askok lehen ez zuen azken gai horietan horrela pentsatzen".
EAtik aldegin ostean sortu zuten Galdosek-eta Hamaikabat, eta euren alderdi ohiaren estrategia horrekin bat ez dutela egiten berretsi du H1!-eko presidenteak. "Abertzaletasun instituzionalak historikoki ordezkatutako lidergoa" berreskuratu behar dela adierazi du. EAJrekin lankidetza lortzeko helburua dute.
H1!-ek egoitza ireki du Errenterian, Oarsoaldea eskualdea mailakoa, eta han izan da Galdos.
Hamaikabat "harrituta" dago EAk eta ezker abertzaleak lankidetza arlo sozialera eta azpiegituretara ere zabaldu dutelako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu