Hamar pertsona atxilotu ditu Espainiako Poliziak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, haur pornografia izatea eta zabaltzea egotzita. Herrialde Katalanetan eta Espainian ere egin dute haur pornografiaren aurkako operazioa. Guztira, Poliziak ehun pertsonatik gora atzeman eta inputatu ditu.
Poliziak jakinarazi du hainbat lanbidetako jendea dagoela atxilotuen artean, baita poliziak ere. Hamar pertsona atxilotzeaz gain, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan miaketak egin dituzte. Araban hiru etxebizitzatan sartu dira poliziak, Gipuzkoan lautan eta Bizkaian bostetan.
Hamar pertsona atxilotu dituzte, haur pornografiarekin zerikusia dutelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu