Gutxienez, hamasei lagun hil dira Kabul erdigunean izandako atentatu suizidan, Afganistaneko Gobernuak adierazi duenez. Hildakoetatik sei soldadu italiarrak dira, izan ere, erasoa nazioarteko tropen aurkakoa izan da, hango gobernuaren arabera. Hamar zibil ere hil dira.
Leherketa Afganistanen eguardiko 12:10ak zirenean gertatu da -7.40ak Euskal Herrian-. Soldadu italiarrak zihoazen konboiaren aurka eztanda egin du auto batek. Italiako Defentsa Ministerioak sei hildakoak baieztatu ditu.
Hamasei lagun zendu dira Afganistanen izandako atentatu suizidan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu