Behatokiko zuzendari Juan Inazio Hartsuagak Euskararen hizkuntza eskubideen egoera azaldu du bere hitzaldian. Bere hitzetan eskubideok “probintzi eta maila administratibo guztietan” urratzen dira.
Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren izaera etadinamika azalduz hasi du bere hitzaldia Juan Inazio Hartsuagak. Hala Behatokiko zuzendariak fundazio izaera, fundazioaren lan ildoak eta Behatokiak eskaintzen duen iradokizun telefonoaren funtzionamendua azaldu du.
Sarrera azalpenen ostean Hartsuagak Behatokiaren 2003ko txosteneko datuak aurkeztu ditu: Datu hauek bi zatitan banatu ditu, batetik Herritarrek helaraziko kexak eta bestetik Behatokiaren ekimenak. Hala deien gehienak, %88 hain zuzen, kexak izan direla nabaremdnu du, hauetatik %60 eremu publikoari zuzendurikoak eta %40 eremu pribatuari. Eremu publikoari zuzenduriko kexetatik %26 EAEn izan ziren, %19 Nafarroan, %11 Espainiar estatuan eta gainezko apurra
Frantzian.
Hitzaldiaren bigarren zatian, mamitsuena alegia, Behatokiaren 2003ko txostenaren ondorio nagusiak azaldu ditu, hori bai 2003ko txostenak aurrez 2002an eta 2001ean aurkituriko urradurak “berresten” dituela azaldu nahi izan du iazko txostenarekin hasi aurretik.
Lehenego ondorioa oso garbia da: “Euskal Herriko herrialde guztietan urratzen dira hizkuntza eskubideak”.Hartsuagaren iritziz ez baita nahikoa “Ofizialtasuna aitortu eta legeak onartzearekin”, hortik haratago “hizkuntza eskubideei bermea emateko politika eraginkorrak bultzatu behar dira”.
Beste ondorioetako batek administrazioa du jomuga, izan ere bai Eusko jaurlaritzak, bai Nafarroako gobernuak hizkuntza eskubideak sistematikoki urratzen dituztela azpimarratu du. Hartsuagak adierazi duenez urradura hauek are eta larriagoak dira administrazioak beraiek onraturiko legeak errespetatzen ez dituztelako.
Ondorioekin jarraituz Nafarroa “Europako kontraeredua” dela azpimarratu du, izan ere Hartsuagaren hitzetan Nafarroako gobernuak “euskararen erabilera administratiboa murriztu eta eremu instituzionaletik desagetaratzeaz gain ez duelako koofizialtasun legedia betetzen”.
Behatokiaren txostenaren azken ondorioak azaltzerakoan “hizkuntza eskubideen bermerako” mekanismo juridiko-administratibo berezitu baten beharra lehenerazi du Behatokiko lehendakariak, hala gertatutako “lege urraketei aurre egin ahal izateko”.
Azken ondorioa azaltzerakoan Hartsuegiak nabarmendu duenez “hezkuntza eskubideen urraketa sistematikoak” euskal hiztunek euren hizkuntza eskubideez duten pertzeptzio subjektiboan eragina dute. Bi hitzetan: Egungo diglosia egoera “naturalizatu” egin da.
Hartsuaga: “Euskal Herriko probintzia guztietan urratzen dira hizkuntz eskubideak”
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu