Hasi da Tunisiako presidente ohiaren aurkako epaiketa

2011ko ekainaren 20a
14:13
Entzun

 

Gaur hasi da Tunisian Zine el Abidine Ben Ali presidente ohiaren eta bere emazte Leila Trabelsiren aurkako epaiketa. Ez dira, ordea, Tunis hiriburuko epaitegian egongo. Urtarrilaren 14an egin zuten alde Tunisiatik Saudi Arabiara. Joan den abenduan hasi zen protesten mugimendua, Mohamed Buazizi gazteak bere buruari su eman zionean. Tunisiarrak kalera atera ziren gobernuaren dimisioa eskatzeko. Lehendakari ohiari hilketa, botere gehiegikeria, estatuaren segurtasunaren aurkako konplota, diruaren okerreko erabilera eta dirua zuritu izana leporatzen diote, besteak beste. Bere zigorra bost espetxe urte eta heriotza zigorraren artekoa izan liteke. Horrez gain, epaitegi militar baten aurretik pasa behar du Ben Alik, bitarteko gobernuko buru den Beji Kaid Essebsik adierazi duenez. Ben Alik akusazio guziak ezeztatzen ditu bere abokatu baten komunikatuaren arabera. Bere erresidentzian aurkitu zuten dirua ez omen da inoiz berea izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.