Hau ez da serioa (Imanol Magro; gaurko BERRIA)

2011ko azaroaren 30a
10:58
Entzun

Hau ez da serioa. Pilota profesionalak erridikulurako duen joera harrigarria da. Buruz buruko finaleko Xalaren aferarekin zentzua iritsiko zela zirudien, baina ez, berriz ere final bat jokatzeko lau egun falta direnean ezin da ziurtatu data aldatuko den ala ez, eta ezta ere Olaizola II.ak edo Barriolak jokatuko duen Irujoren aurka. Jakina dena zera da, enpresak bart arratsean final berriz ere finala atzeratzeko aukera aztertzen egon zirela, Asegarce bereziki. Gaur argitu beharko litzateke dena, teorian.

EPELek ziklikoki urratu ditu arautegiak, eta horrek sinesgarritasuna kendu dio ligari. EPELeko epaileak enpresen erabakiak inoiz ez kolokan ez jarri izanak are ahulago bihurtu du sistema. Salbuespenak lege bilakatu dira, eta ezohiko erabakiak ia eguneroko errutina. Pilotaren irudiari inolako mesederik ez dio egiten horrek. Kirol moderno eta antolatua beharko lukeena; anabasa eta seriotasuna gabeko irudi atzeratuan murgiltzen du.

Ez da serioa ere Asegarcen atzo egondako isiltasuna. Aimar Olaizolak adierazpenik egin ez izana, eta erabaki ahalmena duen enpresako kide orok telefonoa ez hartu izana. Isiltasunak susmoak sortzen ditu, esamesak, eta urduritasuna sarrera erosi duten pilotazaleen inguruan. Behin aldatu zioten eguna, eta auskalo berriz pasako den.

Susmoak gau partean hezurmamitu ziren, enpresak gaia aztertzen ari ziren. Hori ere isilpean. Ondorioen berri ez zuten eman, gaur omen eguna. Bilboko enpresa aukera ezberdinak aletzen ariko da, erlojupean, pilota egutegia ezin beteagoa delako neguan. Hori bai, gauzak garbi: Olaizolak beste astebete eskatzeko eskubidea du, berak txintik esan gabe itxaron ziolako Xalari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.