Haur Etxeak programa aurten amaituko dela iragarri du Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, eta "jarraipenik emateko aurreikuspenik" ez dagoela gaineratu du. 2011. urtean jarri zuten martxan programa, 0-3 urte bitarteko haurrak etxebizitza partikularretan zaintzeko.
2011n bost etxebizitza egokitu zituzten Bilbo eta inguruetan, eta horietako bakoitzean hiruzpalau haur hartu zituzten. Eusko Jaurlaritzak "haur eskola sare on baten aldeko apustua" egiten duela azaldu du Zelaak.