"Hautatua izaten den arte" Atutxaren hautagaitzari eutsiko dio EAJk

2005eko maiatzaren 16a
15:24
Entzun
PSE-EEk, PPk eta EHAK-k Juan Mari Atutxari "beto politikoa" ezarri diotela salatu du Joseba EgibarEAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak. Nolanahi ere, Eusko Legebiltzarreko Mahaiko "presidente hautatua izaten den arte" Atutxaren hautagaitzari eutsiko diotela iragarri du.

Egibarrek gogor kritikatu du PSE, PP eta EHAKren jarrera: legebiltzarkide baten aurka "beto politikoa" erabiltzean Europako inongo legebiltzarretan inoiz ikusi ez den zerbait dela adierazi du, eta aipatutako talde horien jarrera ez datorrela demokraziarekin bat. "Legebiltzarreko talde baten proposamena errespetatzeko printzipio demokratikoa urratzen ari dira", nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.