Hauteskunde deialdia, 30 egun baino lehen

2013ko martxoaren 6a
00:33
Entzun

1999. urtetik da indarrean Venezuelako Konstituzioa eta, bertan zehazten denez, Nicolas Maduro presidenteordeak hauteskundeetara deitu beharko du orain. 233. artikuluaren arabera, presidenterik ez badago -heriotza, dimisioa, kargugabetzea edo ezgaitasun fisiko edo psikologikoa aipatzen ditu aukeren artean-, hauteskundeetara deitu behar da 30 egun baino lehen.

Espero dute hiru hilabete baino lehenago egitea presidente berria izendatzeko bozak. Konstituzioaren arabera, Asanblea Nazionaleko presidenteak -hots, Diosdado Cabellok- bete behar du kargua presidente berria izendatzen duten arte.

Gainera, Nicolas Madurok presidente izateko hautagaitza aurkeztu nahi badu, presidenteorde kargua utzi beharko du. Chavezek hura izendatu zuen haren ordezko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.