"Hautesleek eskatzen duten koalizioa" ez errepikatzea deitoratu du Urkulluk

2008ko azaroaren 11
15:53
Entzun
EAJko presidente Iñigo Urkulluk bere alderdiak eta EAk hauteskundeetan batera ez aurkeztea deitoratu du. EAk hartutako erabakia "errespetatzen" duela esan du Urkulluk eta EA hurrengo hauteskundeetan ez dela "arerio politikoa" izango adierazi du. Gaur egun indarrean hiruko gobernua errepikatzeko asmoa agertu du Urkulluk, "emaitza aritmetikoek" horri bide ematen badiote. Hala ere, EAren erabakia ezagutarazteko moduak —prentsa-ohar bidez— "kezkatu" du, baina ez dituela aztertuko erabakia hartzera bultzatu dituen arrazoietan. "EAJ eta EAren arteko lana beharrezkoa dela uste dut, baita hautesleek ere. Baina arrazoiz jokatuko dugu, sentimendu pertsonalak alde batera utzita", gaineratu du Urkulluk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.