Bateragune auziko epaia salatzeko Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizatzera deitu dute gaur. Donostian udaletxe aurrean egingo dute 19:30ean, Bilboko Arriagan ere ordu berean, Gasteizen Andra Mari Zuriaren plazan 20:00etan, eta Iruñean udaletxe aurrean 19:00etan. Larunbateko manifestazioan bezala, deialdiak egin dituzten alderdien artean daude EA, Alternatiba, ezker abertzalea eta Aralar. Sindikatuen artean, berriz, LAB, EILAS, Hiru, EHNE eta ESK. Eragileei dagokienez, Lokarri, Esait, Euskal Herriak Bere Eskola, Giza Eskubideen Behatokia, Euskal Herrian Euskaraz, Gazte Abertzaleak, Ikasle Abertzaleak, TAT eta Bai Euskal Herriari.
Hegoaldeko hiriburuetan mobilizatzera deitu dute gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu