Helmugara lehenengo iristeko grinak hankak azkarrago mugitzera behartzen zaitu. Bularrean kontran datorren haizeak egiten duen presioa inoiz baino nabariagoa da; birikei ez die ohiko mugimendua egiten uzten.
Begirada betaurrekoen gainetik jarri eta eguzkiak benetan gogor jotzen du leku guztietan. Ez dago itzalik;harrapatu zaitu eta ez dago ihesbiderik. Badirudi infernuko ateetan sartzear zaudela. Arnasestuka, hankak zeharo txikituta eta eguzki izpiek gorputz guztian joko balizute bezala.
Baina momentu batez, pentsatzen hasten zara eta infernuko ateak itxi egiten dituzu. Burua hankartean duzun horretatik altxatzeko gai zarela konturatzen zara. Altxatzen duzu. Horra hor azken bi kilometroak markatzen dituen pankarta. Zure ezkerretik, badator Tourreko motorra eta 30 segundutik gorako aldea atera duzula ikusten duzu.
Gaurkoz behintzat, giltzatu duzu infernuko atea. Infernutik zerurako bidea ahalik eta azkarren egin nahi duzu. Hondoan, helmuga. Zeruko atea eta infernutik datorren bidearen amaiera.Gorputz, hanka eta burua astintzen dituzu. Zeharkatu nahi dut; sartu nahi dut, baina hetsipenaren kateek hartu naute. Iratzargailua itzali eta banoa lanera.Bihar, bihar lortuko dut akaso.
Helmugara, ez da egunero iristen
Ariane Kamio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu