Marian Beitialarrangoitia Hernaniko (Gipuzkoa) alkatearen kontra "terrorismoa goratzea" egotzita abiatutako auzia artxibatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Santiago Pedrazek. Beitialarrangoitiari atzo hartu zion deklarazioa Pedrazek, eta haren azalpenak entzunda ez dagoela deliturik ebatzi du.
Urtarrilaren 12an Iruñeko Anaitasuna aretoan EAE-ANVren ekitaldi batean egin zituen adierazpenengatik inputatu zuten Hernaniko alkatea. Euskal preso politiko eta iheslari guztientzako, eta bereziki Mattin Sarasola eta Igor Porturentzat, maitasun hitzak izan zituen eta horregatik inputatu zuten, "terrorismoa goretsi" zuela iritzita.
Hernaniko alkatearen aurkako auzia artxibatu egin du Pedraz epaileak, deliturik ez dagoela iritzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu