ndarrean den legegintzaldia amaitu baino lehen Eusko Jaurlaritzak herri galdeketa egitea espero du Begoña Errazti EAko presidenteak. "Espero dut legegintzaldia bukatzear dela egingo dela, 2 urte baitaude oraindik", agertu du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.
Hala ere, epe jakin bat ezartzea ez zaio une honetan garrantzitsua iruditzen; aitzitik, galdeketa egiteko baldintzak ezartzea lehenetsi behar dela iruditzen zaio: "Garrantzitsua ez da data, baizik eta egitea. Garrantzitsu da benetan baldintzak sortzea eta eragitea gure herri honetan herri galdeketa egiteko".
Izan ere, askatasun ariketa handiena herritarrei hitza ematea dela iruditzen zaio Erraztiri, eta, ildo horretatik, Josu Jon Imaz EAJko presidenteak proposatutako "transbertsalitatea" arbuiatu du berriro EAko buruzagiak. "Geratzen bagara transbertsalitate horretan, edota aldez aurretik hiritarren hitza erabakitzen badute batzuek, orduan ez dugu aurrera egingo. Askatasun handiena da herritarrei hitza eman eta demokratikoki erabakitzea".
Herri galdeketa egiteko baldintzak sortzeko deia egin du Erraztik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu