Herritarren Epaiari atxikimendua adierazi diote hamaika eragilek

2013ko irailaren 7a
10:49
Entzun

197/2006 doktrinaren aurkako ekimen ibiltariari amaiera emango dion Anaitasuna Pabiloiko ekitaldia egingo dute gaur zortzi, eta hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek euren babesa eman zioten atzo Herritarron Epaiari Iruñean, Sarasate pasealekuan egindako ekitaldian.

Besteak beste, ELA, LAB; ESK, EILAS, EHNE, CNT, Aralar, Sortu, Eusko Ekintza, Sasoia, Askapena, Bilgune Feminista eta Herria 2000 Eliza k parte hartu dute Iruñeko ekitaldian.

Ekimenaren bidez, Ines del Rioren auzian epaia emana dagoela adierazi du Herrira-k. "Epaiak badu alderdi juridikoa, Estrasburgon 2012ko uztailean aho batez emandakoa. Eta badu alderdi soziala ere, euskal gizartearena, behin eta berriz eskatu baitu giza eskubideen errespetua eta 197/2006 doktrinaren derogazioa", azaldu du mugimenduak.

80 herri baino gehiagotan milaka lagunen ekarpenak jaso ondoren, irailaren 14an Herritarron Epaia bere azken plazara helduko da, Anaitasuna pabiloira. Bertan, Herritarron Epaia aditzera emango dute, Europako Batasuneko instituzioetara eraman baino lehen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.