"Ez da gehiegikeria hau esatea: auto elektrikoa gaur jaio da Europan". Hala esan du gaur Donostian Miguel Sebastian Espainiako Gobernuko Industria ministroak, leihakortasunari buruzko Europako goi bileran. Auto mota hori Europa Batasuneko presidentzia Espainiak daukan garaian sortu dela azpimarratu du.
"Garai zail hauetan, Europako industriarentzat egun ona da. Etorkizuneko apustuak egin behar dira, eta auto elektrikoarena halakoa da", Sebastianen arabera. "Herritarren patriketarako aukera ona" da auto hori, eta ingurumenarentzat ere halakoa dela uste du Espainiako Industria ministroak.
Gaur bukatuko dute leihakortasunari buruzko goi bilera. Industria eta Berrikuntza ministerioetako 400 bat ordezkari daude Kursaalean asteburutik; haien artean, Belgika, Alemania, Hungaria, Irlanda, Letonia, Luxemburgo, Polonia, Portugal, Norvegia eta Espainiako ministroak.
"Herritarren patriketarako aukera ona" dela dio Espainiako Industria ministroak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu