Ertzaintzak jakinarazi duenez, 5.000 ertzainek parte hartuko dute gaurko greba orokorra dela eta prestatutako operazioan. Gauerdian hasi da taldea lanean, eta Miguel Buen Segurtasun kontseilariordeak zuzenduko du horiek koordinatuko dituen mahaia.
Ertzaintzak esan du ertzainen egin beharra hiritarren eskubideak bermatzea izango dela, "bai greba egin nahi dutenena, baita lanera joan nahi dutenera ere". Horretarako hainbat brigadetako ertzainak aterako dira kalera gaur, talde berezietakoak barne.