Herrizaingo Sailak ez du gaurko manifestazioa debekatzeko eskaera aintzat hartu

2007ko urtarrilaren 29a
16:37
Entzun
Ermuko Foroak gaurko manifestazioa debekatzeko eskatu zion ostiralean idatzi baten bitartez Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari, "delitua izan daitekeelako eta desordenu publikoak eragin ditzakeelako", baina Herrizaingo Sailak baztertu egin du eskakizuna. Ibarretxek etzi deklaratuko du EAEko Auzitegi Nagusian eta orduan ere izango dira haren aldeko ekimenak; Ermuko Foroak horiek ere debekatzeko eskatu zuen eta hori ere ez du aintzat hartu Herrizaingo Sailak. "Eskaerek ez daukate oinarri juridikorik", esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.