Hezbola Israelen aurkako intifada berri bati lotu zaio

2008ko abenduaren 29a
17:55
Entzun
Hezbola Libanoko taldeak iragarri du Israelen kontra egingo duela, palestinarrekin batera, eta intifada berri bati lotuko zaiola. "Borroka ez dugu soilik Gazan [Palestina] egin behar, baizik eta arabiar eremu osoan", adierazi du Hasan Nasrala Hezbolako bozeramaileak.

Haien milaka jarraitzailek entzun dute Nasralaren deia Beiruten, futbol estadio batean.

Iranen, berriz, zazpi mila lagunek izena eman dute Israelen atentatu suizidak egiteko, Irango iturriek esan dutenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.