Hilaren 17rako manifestazioa deitu du Nafarroako Gobernuak herrialdearen "nortasunaren defentsan"

2007ko martxoaren 7a
19:12
Entzun
Ezker abertzaleak -Iruñean- Hego Euskal Herrira begira egindako autonomia proposamenaren aurrean erreakzionatu egin du Nafarroako Gobernuak, UPNren eta CDNren eskutik, eta hilaren 17rako manifestazioa deitu du, "Nafarroako nortasunaren defentsan". Miguel Sanz eta Juan Cruz Alli UPNko eta CDNko presidenteek bilera egin dute gaur arratsaldean, eta orduan jakinarazi dute ekimena. Iruñean izango da eta leloa Gobernuaren astelehenean batzarrean erabakiko dute.

Bi alderdiek "Nafarroaren kontrako erasotzat" hartu dute ezker abertzalearen proposamena eta horren aurrean Espainiako Gobernuak daukan "isiltasuna" kritikatu egin dute.

UPN eta CDNren ustez, Nafarroaz Nafarroatik kanpo "etengabe" hitz egiten dute eragileek, eta "bereziki kezkagarria" da ezker abertzalearen asmoa (honen arabera, nafarren gehiengoak balekoa eman beharko lioke proposamenari proiektuak aurrera irteteko, eta Nafarroak "estatus propioa" izango luke).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.