Hildako guardia zibila duela bi hilabete etorri zen Euskal Herrira lanera, bere kabuz

2008ko maiatzaren 14a
13:34
Entzun
Juan Manuel Piñuel Villalon gaur Legution hil duten guardia zibila orain dela bi hilabete etorri zen Euskal Herrira lanera, berak eskatuta, Efe berri agentziak dioenez. Piñuel duela zazpi urte sartu zen Guardia Zibilean.

Malagan (Espainia) bizi zen, eta atzo bertan han zegoen, jai egunak zituela-eta. Urte hauetan, Leguatiora etorri aurretik, Valentzian (Herrialde Katalanak) egon izan da lanean.

1967ko urtarrilaren 20an jaio zen, Melillan (Espainia), ezkondua zegoen eta seme bat zeukan. Lehen zortzi urteetan Melillan bizi izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.