Jean-Serge Nerin herenegun ETAko kideekin tiroketan hildako poliziaren familiarekin elkartu da gaur Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea. Dammarie-les-Lyseko polizia etxeane egin dute bilera, eta Nerinen alargunarekin eta lau seme-alabatatik hirurekin egon da. Brice Hortefeux Barne ministroa eta Michelle Alliot-Marie Justiziakoa ere bileran izan dira.
Hain zuzen ere, Hortefeux Barne ministroak gaur goizean guztiz baieztatu du ETAko kideak zirela herenegungo tiroketan parte hartu zutenak, atzemandako autoak eta armak lehenago erakunde armatu horrek ebatsitakoak zirelako. Erasoan parte hartu zuten lagunak identifikatzeko lanak aurreratuta dituztela adierazi du Hortefeuxek, eta epe laburrean guztiak atxilotzea espero dutela.
Hildako poliziaren familiarekin elkartu da Sarkozy
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu